ZIENTZIAPP garatu du Elhuyarrek

2016/12/14 Elhuyar Zientzia

  • Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP
  • Albisteak, audioak, bideoak, argazki-galeriak eta agenda eskaintzen ditu, doan
  • Google Play Storen eta App Storen eskuragarri.
Arg. Elhuyar

Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, zientziako argazki ikusgarrien galeriak eta zientzia-ekitaldien agenda. Hau da, zientzia-informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.

Gogoko albisteak eta edukiak aukeratzeko sistema ere eskaintzen du.

Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.

Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.

Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.

Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia