}

Behi eroen gaitzaren kronologia

2001/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

  • 1732, lehen Scrapie kasua.
  • 1883, lehen behiaren dardarizoa.
  • 1920, herrialde aurreratuetan irina erabiltzen hasi zen animaliak elikatzeko.
  • 1920, Creutzfeldt-Jakobek gaixotasuna deskribatu zuten.
  • 1936, Cuillé eta Coll zientzialarien Scrapie transmititu egin daitekeela frogatu zuten.
  • 1947, Hadlow zientzialariak Kuru gaixotasuna eta Scrapie gaixotasunaren arteko erlazioa egin zuen.
  • 1958, Gadjusek doktoreak Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna transmititu egiten zela frogatu eta gero, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen.
  • 1970, Louping ill txertoa hartu eta gero, Britainia Handian Scrapie gaitzaz gaixotu ziren ardi asko.
  • 1978, Scrapiea ezabatzeko neurri zorrotzak hartu ziren Islandian. Era berean, islandiarrek gaixotasun horrek nazioartean izan zezakeen arriskuaz ohartu zuten.
  • 1981, elikadurarako irinak egiteko prozesuan tenperaturak jaitsi ziren.
  • 1982, Stanley Prusiner estatubatuarrak prioiak "asmatu" zituen, eta ugaltzeko zuten sistemaren berri eman zuen. Kontrako erreakzio ugari jaso zituen.
  • 1984, Creutzeldt-Jakob sindromearen kasuak hazkundearen hormona hartu eta gero.
  • 1985, Tahsteishi ikertzaile japoniarrak Creutzeldt-Jakob sindromea odolaren bidez ere transmiti zitekeela erakutsi zuen.
  • 1986, hazkundearen hormona hartzearen ondorioz, 30 gazte inguruk Creutzeldt-Jakob sindromea garatu zuten.
  • 1986, behien entzefalopatia espongiformea ofizialki onartu zen Britainia Handian.
  • 1988, Britainia Handian elikadurarako irinak debekatu ziren eta gaixorik egoteko arriskuan zeuden behi guztiak hiltzea onartu zen. Animalia susmagarrien esnea hartzea debekatu zuten, baita hondakinak erabiltzea umeendako janariak egiteko.
  • 1989, Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean egindako ikerketa batek zioenez, Alzheimer kasuen % 13 Creutzfeldt-Jakob sindromea ziren.
  • 1990, Britainia Handiko katu batek lehen aldiz entzefalopatia espongiformea izan zuen, uste denez irinetan oinarritutako elikagaiak jateagatik.
  • 1990, entzefalopatia espongiforme kasuen berriak nazioartean.
  • 1990, Gadjusek zientzialariak 3 urtez isolatu zuen prioia, baina oraindik poluitzaile izaten jarraitu zuen.
  • 1990, laborategian txerri bati entzefalopatia espongiformea transmititzea lortu zuten.
  • 1991, behien elikaduran irinak debekatu eta gero, entzefalopatia espongiformea zuen lehen txahala jaio zen. Horren arabera, hartutako neurriak ez ziren behar adinakoak izan, edo gaixotasuna transmititzeko elikadura baino bide gehiago badago.
  • 1991, Mundu Osasunerako Erakundeak txostena argitaratu zuen. Txostenean entzefalopatia espongiformearen eragilea Scrapiea zela onartu zen eta gaixotasuna gizakiari transmititzeko arriskua egiazkoa zela.
  • 1991-95, hainbat gaixotasun-kasu berri animalietan eta debekuen ugaritzea.
  • 1995, 19 urteko Stefen Churcill gaztea Creutzfeldt-Jakob sindromearen eraginez hil zen. Ofizialki onartutako lehen kasua da, baina ez zen jakin hurrengo urteko martxora arte.
  • 1996, Daily Mirror egunkariaren arabera, 14 gaztek Creutzfeldt-Jakob gaixotasunak harrapatuta Britainia Handian, horietatik 3 ganaduzaleak. Creutzfeldt-Jakob sindromearen bertsio berria jaio zen. Frantzian ere, hiru kasu onartu ziren.
  • 1997, kasu eta debeku ugari nazioartean.
  • 1997, Collinge ikertzaileak erakutsi zuen Creutzfeldt- -Jakob sindromearen bertsioa behien entzefalopatia espongiformearen ondorioa zela.
  • 1998, odola emateko baldintzak gogortu ziren eta hainbat debeku ezarri.
  • 1999-2000, nahiz eta irinen debekua indarrean egon bai behien entzefalopatia espongiformearen eta bai Creutzfeldt-Jakob sindromearen kasuak ugaritu egin dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia