}

20.000 mikroorganismo-espezie litro bat itsasoko uretan

2006/08/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia



Itsasoko espezie guztien errolda egiteko proiektu bat jarri dute martxan. Helburuetako bat da jakitea zenbat espezie dauden itsasoan, eta dagoeneko hasi dira plazaratzen mikroorganismoei dagozkien datuak. Litro bat itsasoko uretan, 20.000 mikroorganismo-espezie aurkitu dituzte, gutxi gorabehera. Uste baino dibertsitate handiagoa da, biologoek 2.000 espezie inguru aurkitzea espero baitzuten.

Ez da toki bakarreko kontaketa bat izan: zortzi tokitan hainbat sakoneratan jasotako ura analizatu dute. Ur hori laborategira eraman, eta mikroorganismoak identifikatzen hasi dira. Espezieak proba genetikoen bitartez bereizi dituzte.

Mikroorganismo batzuen argazkiak Interneten daude ikusgai.

Argazkia: D. J. Patterson, L. Amaral-Zettler eta V. Edgcomb.