}

Ozeanotetako biztanle ezezagunak

2011/01/01 Elhuyar

Kevin Raskoff

Egilea: Kevin Raskoff.

Laurence Madin, Woods Hole Oceanographic Institution

Egilea: Laurence Madin, Woods Hole Oceanographic Institution.

Gary Cranitch-Queensland Museum

Egilea: Gary Cranitch-Queensland Museum.

Kevin Raskoff

Egilea: Kevin Raskoff.

Laurence Madin, Woods Hole Oceanographic Institution

Egilea: Laurence Madin, Woods Hole Oceanographic Institution.

David Shale

Egilea: David Shale.

Ifremer/A.Fifis.

Egilea: Ifremer/A.Fifis..

Kim Reisenbichler, MBARI

Egilea: Kim Reisenbichler, MBARI.

Ian MacDonald, Florida State University

Egilea: Ian MacDonald, Florida State University.

Jan Michels

Egilea: Jan Michels.

Kevin Raskoff

Egilea: Kevin Raskoff.

2000. urtean hasi zen, eta 2010ean bukatu. Hamar urtez lanean aritu dira mundu osoko ia 3.000 zientzialari, erronka bat betetzeko: Itsasoko Biziaren Errolda egitea. Ozeanoko bizidunen dibertsitatearen, banaketaren eta ugaritasunaren aurrekaririk gabeko argazkia. Polotik polora, tropiko beroetan barrena, kostaldeko harkaitzetatik hondorik sakonenetara, mikrobioetatik baleetara.

Proiektu erraldoia izan da, eta halakoak dira datuak ere. Jaso dituzten milioika laginetatik 1.200 espezie berri deskribatu dituzte, eta deskribatzeke beste 5.000tik gora dituztela jotzen dute. Espezieen banaketa geografikoa jasotzen duen OBIS datu-basean 6,5 milioi behaketa berri sartu dituzte. Eta, hamar urte hauetan, 2.600 artikulu zientifiko argitaratu dituzte.

Ikusi dute itsasoko biomasaren % 90 mikroorganismoek osatzen dutela. Hondar gramo bakarrean 5.000-19.000 bakterio-mota daudela kalkulatu dute, eta, ur litro batean, 38.000. Bestalde, ezagutzen ditugun espezieen % 20 krustazeoak dira; % 17, moluskuak, eta % 12, arrainak.

Orain lehen baino gehixeago ezagutzen dugu urpeko mundu ezezagun hori. Baina ezagutzeko falta zaigunaz ere eman dute daturik: esaterako, ozeanoen bolumenaren % 20ri buruz ez dago datu bakar bat ere.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia