}

"Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa" mintegia

2024/02/23 Elhuyar

"Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa" aurkeztu da zientziaren eta komunikazioaren arloetako profesionalen eta ikasleen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan. Dekalogoak biltzen dituen puntu nagusiak azaltzearekin batera, mahai-inguruan hausnarketa egin da klima-larrialdiaren inguruan eta haren berri emateko kontuan izan beharreko gakoen inguruan. 

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.