#28 UHIN ULTRAMOREAK: Plastikozenoa
2024/02/07 Iturria: uhin-ultramoreak
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, Uhin Ultramoreak podcasataren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hodartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo pinportetatik abiatuta, plastikoek ozeanoetan sortzen dituzten arazoei buruz aritu nahi izan dutelako.
Birziklatzeko bereizten dugun plastikoarekin zer gertatzen den azaldu dute, baita plastikoaren ekoizpenaren dimentsioa zenbaterainokoa den ere. Albiste zientifiko-teknologikoak aipatzeko ere hartu hartu dute tartea. Eta jakina, atal honetan ere ikasiko duzu zerbait.
Uhin Ultramoreak, ELhuyarrek ekoizten du EITB Podkast atarirako.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia