}

#12 EHU-Ekinean: Martin Etxauri Sainz de Murieta aka Txo!?

2024/03/07 Iturria: ehu-ekinean

Martin Etxauri Sainz de Murieta aka Txo!? Iruñean jaio zen, 1977an, eta artista eta medio berrien ikertzailea da. Arte Ederretan lizentziatua (EHU), Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan du masterra eta  Arte Garaikidean Ikerketan doktoregaia da, unibertsitate beran. Etengabeko auto-formakuntzan, ikus-entzunezko artista eta bideo jartzailea izateaz gain diseinatzaile web/grafikoa eta ilustratzailea izan da. Haren esanean, “artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da, nire ustez. Ikertzea bilatzea da. Eremu edo gai jakin batean, lehenik, begiratzea aurretik zer egon den eta, gero, esperimentatzea, probatzea eta ikustea hortik zer atera daitekeen edo zuk hor zer aurkitzen duzun".

EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia