Elhuyar zientziaren komunikazioa

Adimen artifiziala

GAN sareak: lehiatu ikasteko

2017/03/20

Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten.

Nola prestatzen duzu kafea?
 

Nola prestatzen duzu kafea?

2017/03/01

Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako, lehenik eta behin, jakin behar da pertsona horiek zer egiten ari diren eta zer egin nahi duten. Deustuko Unibertsitatean egin dugun doktoretza-tesian, pauso berriak eman ditugu esparru horretan.
“Makinak pertsonei ulertzeko gai badira, aurrerapauso handi bat egin dugu. Gure mundura datoz makinak”
 
Eneko Agirre Bengoa Hizkuntzaren prozesamenduko ikertzailea

“Makinak pertsonei ulertzeko gai badira, aurrerapauso handi bat egin dugu. Gure mundura datoz makinak”

2017/03/01

Makinek eta gizakiek elkar ulertzea du helburu Enekok. Elkarrekin solasean aritu ahal izatea. Gizakiak ez gara ulerterrazak, ordea, eta horrek buruhauste handiak ekartzen dizkio. EHUko informatika-ikertzailea eta IXA taldeko kidea da, eta haren lanak Google-ren beraren aitortza lortu zuen iaz. Orain, New Yorketik etorri berri hartu gaitu.

Neurona-sare bat, beste bat trebatzeko

2017/02/06

Irudiak artifizialki sortzen dituen neurona-sare bat erabil liteke benetako argazkietan objektuak identifikatzen dituen beste bat trebatzeko. Adibidez, astronomian erabil liteke galaxien argazkien fondoko zarata baztertu, eta galaxiak berak identifikatzeko. Makina bat, beste bat trebatzeko: adimen artifizialak zenbait muga gainditzen ari da.

Makinek nola ikasten duten

2017/01/16

EHUko Kultura Zientifiko katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloan, lehen hitzaldia Gorka Azkune kolaboratzaileak emango du. Makinek adimen artifizialeko teknikekin nola ikasten duten kontatuko du.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia