#08 UHIN ULTRAMOREAK: Manipulazio genetikoa
2023/02/15 Iturria: uhin-ultramoreak
Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, Nagore Rementeria Argotek hartu dio lekukoa Alaitz Ochoa de Eriberi, eta Ana Galarragarekin batera manipulazio genetikoaz aritu dira.
Manipulazio genetikoak aplikazio miragarriak ditu, baina mamuak ere pizten ditu. Atalean edizio genetikoaren tekniken oinarriak eta haien aplikazioak aztertu dituzte, adibide deigarri eta esanguratsuen bidez. Muga etikoak igarotzeagatik kartzelan bukatu zuen ikertzailearen kasua azaldu dute. Eta jakina , Emmanuelle Charpentier y Jennifer A. Doudna ikerlariak ere goraipatu dituzte, CRISPR teknika garatzeko "guraizeak" garatu izanagatik.
Galdera hauei ere erantzun diete zortzigarren atalean zehar: lortu al du zientziak desagertutako animaliaren bat berpiztea? Eta gizakia klonatzea? Soinu misteriotsuak, zientzia albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzen ere saiatu dira.
Elhuyarrek, EITB podkasterako ekoitzitako podcasta.
Soinua: Egoitz Etxebeste
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia