}

#05 UHIN ULTRAMOREAK: Gure garun gezurtia

2023/01/04 Iturria: uhin-ultramoreak

Gure buruak engainatu egiten gaitu. Isuri edo alborapen kognitibo deitzen zaie horretarako erabiltzen dituen mekanismoei, eta komeni da haiek ezagutzea, haien eragina neutralizatzeko. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek isuri ohikoenak azaldu dituzte, adibide argigarriekin. Eta antidotoa zein den ere esan dute: pentsamendu kritikoa.

Hain zuzen, pentsamendu kritikoa da Uhin Ultramoreak podcastaren ardatza. Hori ageri-agerikoa da "Egia, gezurra ala ez dago nahikoa ebidentzia" ataltxoan. Eta soinu misteriotsua zer ote?

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia