Elhuyar zientziaren komunikazioa

Periferikoak

Konputazio gorena

2017/06/12

Superordenagailuek superkonputazioa egiten dute, eta zientziaren hainbat arlotan oso erabilgarriak dira. Baina zer da superkonputazioa? EHUko superkonputazio-zerbitzuko Txema Mercero eta Edu Ogando etorri zaizkigu irratiran hori kontatzera.

Skyrmion, disko gogorretan

2016/04/25

Fisikariak aspalditik ari dira ikertzen elektronikaren ordez edo osagarri moduan espintronika erabiltzeko. Skyrmion esparru horretako egiturak aukera bat dira, eta disko gogorren etorkizuna izan litezke. CIC-nanoGUNEko JON ANDER ARREGI fisikariak hitz egin digu Skyrmionari buruz.

Egokituz laborategiak, 30 urte

2016/01/10

Egokituz laborategia Donostiako Informatika falkultatean dago, EHUn. 30 urte bete dituzte sistema informatikoak pertsona ezinduentzat egokitzeko ikerketa egiten. Urtebetetze hori gogoz ospatu dute, eta guk ere bai. Horretarako, iratira gonbidatu ditugu laborategiko bi kide: JULIO ABASCAL eta MIRIAN ARRUE.

Teknologia haptikoa, ukimen-interfazeen feedbacka

2014/11/01

Teknologia haptikoa, ukimen-interfazeen feedbacka
Makinekiko interfazeetan, oraintsu hizketa bidezko aginduak apur bat erabiltzen hasi garen arte, eskuak izan dira sarrera-bide nagusia (edo bakarra?): teklatua, sagua, joysticka, trackpad-a, urruneko agintea… Baina makinaren outputa, aldiz, beti ikusmenaren eta entzumenaren bidez jaso izan dugu. Ez al dago modurik ukimenezko feedbackik jasotzeko? Bada, horretaz arduratzen dira teknologia haptikoak.
Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua
 

Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua

2014/10/01

Smartphoneen eta tableten ondoren, beste gailu-mota bat ari da agertzen duela urtebetetik edo: smartwatch edo eskumuturreko erloju adimenduna. Smartphoneak telefono bat baino askoz gehiago diren bezala, smartwatchak ere ohiko erlojuez harago doaz. Eskumuturrean eramateko ordenagailu txikiak dira, eta hainbat sentsore eta haririk gabeko konexio dituzte. Baina kontzeptua smartphonearena ez bezalakoa da, nahitaez, tamainaren muga dela eta.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia