Elhuyar zientziaren komunikazioa

Periferikoak

Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua
 

Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua

2014/10/01

Smartphoneen eta tableten ondoren, beste gailu-mota bat ari da agertzen duela urtebetetik edo: smartwatch edo eskumuturreko erloju adimenduna. Smartphoneak telefono bat baino askoz gehiago diren bezala, smartwatchak ere ohiko erlojuez harago doaz. Eskumuturrean eramateko ordenagailu txikiak dira, eta hainbat sentsore eta haririk gabeko konexio dituzte. Baina kontzeptua smartphonearena ez bezalakoa da, nahitaez, tamainaren muga dela eta.

3D inprimagailuak, ate-joka etxeetan

2014/09/01

3D inprimagailuak, ate-joka etxeetan
Non ez den espero 3D inprimagailuak erabilgarriak izatea, han sartu nahi dituzte Tumaker enpresa oiartzuarreko kideek beren inprimagailuak. Izan ere, uste osoa dute inprimagailu horiek mugaren bat badute, inori hori gainditzeko bidea bururatu ez zaiolako dela. Abiadura bizian ari dira eboluzionatzen 3D inprimagailuei lotutako teknologia, eta adituak ziur daude lehenago edo geroago etxeetara iritsiko dela.

Errealitate birtualaren bigarren aukera

2014/03/01

Errealitate birtualaren bigarren aukera
Errealitate birtualaren kontzeptua aspaldikoa da, eta hamarkadak dira errealitate birtualeko sistemak eta gailuak garatzen hasi zirela. Baina haietako batek ere ez zuen lortu emaitza benetan onik, eta are gutxiago arrakastarik merkatuan; hala, bada, azken urteotan, gutxi hitz egin da teknologia honetaz. Edonola, teknologiak asko egin du aurrera, eta benetan ongi dabiltzan gailu eta sistemak agertu dira azkenaldi honetan. Errealitate birtualaren behin betiko lehertzearen atarian ote gaude?

Hitzak: Qwerty

2013/01/23

Qwerty teklatu baten izena da, hau da, teklak modu jakin batean banatuta dituen teklatu bat da. Baina zergatik banaketa hori? Beste aukera batzuk badaude, aukera hobeak gainera azkar idazteko. Hala ere, qwertyk izan du arrakasta handiena orain arte. Iñaki Leturiak kontatu digu haren historia.

Flash, iraultza isila eta mantsoa

2013/01/01

Flash, iraultza isila eta mantsoa

Zentzu batean, oraingoa garai txarra da berrikuntza teknologikoak merkaturatzeko. Teknologia berriak hasieran garestiak izaten dira eta denborarekin merkatzen dira. Baina krisi ekonomikoa oztopo bat da eboluzio horretan. "Adibidez, orain jendea ez dago prest ordenagailu eramangarri berria erosteko", dio Pablo Espeso XATAKA webguneko editoreak. Eta

...

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia