Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bibliografia artikuluak

Urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian
 

Urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian

2014/12/17

Urtea amaitu aurretik, Elhuyar aldizkariko eduki irakurrienen zerrenda egin nahi izan dugu. Hamarreko zerrenda osatu dugu, webgunean bisita gehien izan duten edukiekin. Hizkuntzei buruzko albiste bat dago zerrendaren lehenengo postuan: "Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da". Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako esperimentu baten berri jaso zuen albiste hark; esperimentu hartan, ikertziale kanadar batzuek frogatu zuten ama hizkuntza ahaztu arren, garunak haren aurrean erantzuten jarraitzen duela. Segidan aurkituko duzu 2014ko eduki irakurrienen zerrenda osoa.
Osasun-arloa eta lanpostuak sortzea, hurrengo 15 urteetarako lehentasunak
 

Osasun-arloa eta lanpostuak sortzea, hurrengo 15 urteetarako lehentasunak

2014/11/03

Gizarteak zientziaz, ikerketaz eta berrikuntzaz duen ikuspegiari buruzko Eurobarometroaren inkesta bereziak bi gai nabarmendu ditu lehentasunezko europarrentzat: osasuna eta zainketa medikoak, eta lanpostuak sortzea. Horiek izan behar dute, alde handiz, berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak hurrengo 15 urteetarako, europarren esanean.
Artikulua

Paper zaharrak berri

2013/06/01

Paper zaharrak berri

Tolosan dago Gipuzkoako Artxibo Orokorra. XV. mendetik aurrerako agiriak dituzte bertan. Eraikina bera 1904. urtetik da dokumentu horien gordailu. Han baino lehen, ordea, Tolosako Santa Maria elizan izan zituzten, sakristien gainean, 1530etik. Kondizioak ez ziren izan dokumentuak hondatu gabe gordetzeko onenak. Are gehiago, suterik ere jasan zu

...

Alfred Wallaceren gutunak on line jarri dituzte

2013/03/01

Londresko Historia Naturalaren Museoak Interneten jarri ditu eskuragarri Alfred Wallaceren gutunak, Wallace Letters Online izeneko webgunean. Wallacek bidali eta jasotako ia 4.000 gutun bildu dituzte, izandakotik iraun duen posta-trukearen % 95. Horien artean daude Charles Darwinekin trukatutako gutunak. Proiektuaren arduradunak azpimarratu du h

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia