Elhuyar zientziaren komunikazioa

Urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian

Hizkuntza eta arbasoak izan dira irakurleen gai gogokoenak

2014/12/17 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtea amaitu aurretik, Elhuyar aldizkariko eduki irakurrienen zerrenda egin nahi izan dugu. Hamarreko zerrenda osatu dugu, webgunean bisita gehien izan duten edukiekin. Hizkuntzei buruzko albiste bat dago zerrendaren lehenengo postuan: "Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da". Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako esperimentu baten berri jaso zuen albiste hark; esperimentu hartan, ikertziale kanadar batzuek frogatu zuten ama hizkuntza ahaztu arren, garunak haren aurrean erantzuten jarraitzen duela. Segidan aurkituko duzu 2014ko eduki irakurrienen zerrenda osoa.

urteko-hamar-eduki-irakurrienak-elhuyar-aldizkaria
Arg. Thomas Perkins/123RF

Elhuyar aldizkarian aurten argitaratutako edukien artetik, honako hamar hauek izan dira irakurrienak:

1.    Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da

2.    Fracking edo haustura hidraulikoari buruzko eztabaida

3.    Itzulpen automatikoaren magia eta mugak

4.    Paleolitoko altxor bat topatu dute Gipuzkoako kobazulo batean

5.    Baloi platonikoak

6.    Posible al da bikaintasuna zientzian berdintasunik gabe?

7.    Xabier Erkizia, soinu-ikertzailea: "Harrigarria da zenbat ikerketa egin diren soinuaz, eta zer gutxi entzuteaz"

8.    Aztoramena eragin du unibertsoaren sorreran inflazioa gertatu zela berresten duen arrasto bat detektatzeak

9.    Neandertalek pentsamendu abstraktua zutela frogatuko zukeen irudi bat topatu dute

10.  Azukrearen auzia

Albiste irakurrienei kasu eginez gero, esan liteke Elhuyar aldizkariaren irakurleek bi gai kuttun izan dituztela aurten: lehenengoa hizkuntza da, eta bigarrena arbasoak dira. Izan ere, azaroan argitaratuko albiste bat izan da aurtengo irakurriena. Ama hizkuntzaz ari da, hain zuzen, albiste hori. Haren ondotik, hirugarren postuan ageri da berriz ere hizkuntza, kasu horretan, itzulpen automatikoari lotuta. Gizakion arbasoei loturiko albisteak, berriz, hamarreko zerrendako  4. eta 9. postuetan ageri dira. Horiek biak dira errepikatzen diren gai bakarrak.

Amaitzeko, interes handia piztu duen beste gai bat fracking edo haustura hidraulikoarena izan da. Apirileko zenbakian argitaratu zuen Elhuyarek gaiari buruzko mahai-ingurua, eta asko zabaldu da erreportajea, harrez gero. Hamar eduki irakurrienen artetik bigarrena izan da, gaiak euskal gizartean pizten duen kezkaren adierazle.

Pedro Miguel Etxenikek maiz erabiltzen duen esaldiari kasu eginez, ez gara saiatuko 2015a iragartzen, iragartzea zaila baita, batez ere etorkizuna. Horregatik, segurua dena baino ez dugu aurresango: zientziaren bidez, jarraituko dugula aurkikuntza berriak egiten, mundua eta gu geu hobeto ezagutzeko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia