Uhin ultramoreak eta Sustrai, Elhuyarren podcast berriak
2022/11/17 Elhuyar Zientzia
Elhuyarrek bi podcast argitaratu ditu berriki: Uhin ultramoreak zientzia-podcast feminista, eta Sustrai, elikagaiei buruzkoa.
Uhin ultramoreak hamabostean behin emango da, EITB podkast plataformatik lehenik, eta gero zientzia-eus atariaren podcasten atalean eta aduio-plataforma ohikoenetan. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzaileak dira zuzendariak eta esatariak, eta uhin ultramoreak erabiltzen dituzte, zientziaren eta teknologiaren munduko gai interesgarrienak aztertzeko. Hain zuzen, uhin ultramoreen bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira.
Podcastaren estreineko atalean, adimen artifizialaren erabilerari erreparatu diote, puri-purian dagoen arlo batean: artean. Horrez gain, gaurkotasun zientifiko-teknologikoari errepasoa, mito batzuk argitu eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera gonbidatu nahi dituzte entzuleak.
Sustrai podcastaren bidez, berriz, elikagaien munduan murgilduko ditu entzuleak Guillermo Roa Zubiak, Elhuyarreko dibulgatzaileak. Lurretik, edo itsasotik edo, jatorria edozein dela, elikagaiek gure platererako bidean duten balio-katea aztertuko dute, ikuspuntu askotatik, astero, astero.
Lehen atalean, Arantza Madariaga Aberasturi Elika erakundeko zuzendaria izan du lagun Roak. Haren eskutik ezagutuko dute entzuleek zein den elikagaien xahuketaren errealitatea Euskal Autonomia Erkidegoan, besteak beste.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia