}

"Ondare" nuklearra

1997/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berrogeitahamarreko eta 60ko hamarkaden artean, tiroideko minbizia izugarri ugaritu da EEBBetako Nevada inguruetan. Garai horretan, izan ere, bertako armadak saio nuklearrak burutu zituen Nevadako basamortuan eta, itxura guztien arabera, proba horien ondorioak dira bertako biztanleek orain pairatzen dituztenak.

Orain baino lehen ere, sarritan hitz egin izan da tiroideko minbiziaren eta energia nuklearraren artean ustez dagoen harremanari buruz. Jakina den bezala, tiroideak hazkunde-fasean zeregin zuzena du eta, beraz, tiroideko minbiziak eragin gaiztoa du umeengan. Zehatzago, proba nuklearrak burutu ziren garaian artean ume zirenen artean handiagotu egin da tiroideko minbiziaren intzidentzia.

EEBBetako National Cancer Institute delako erakundeak eman ditu ezagutzera datuok. EEBBetako Armadak, ordea, ukatu egin du Nevadan egindako saio nuklearren eta minbiziaren artean inolako loturarik dagoenik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia