}

Obesitatearekin lotutako gene berak identifikatu dituzte labrador arrazako txakurretan eta gizakietan

2025/03/11 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

obesitatearekin-lotutako-gene-berak-identifikatu-d
Labrador arrazako txakurrek eta gizakiek obesitatearekin lotutako gene berbera dutela frogatu dute. Arg. Cambridgeko Unibertsitatea

Labrador britainiar arrazako txakurrak ikertu dituzte Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta, obesitatea garatzeko joerarekin lotutako zenbait gene identifikatzeaz gain, frogatu dute gizakiek ere badituztela gene horiek. Gainera, bi espezieetan antzeko eragina dutela ikusi dute. Ikerketa esanguratsutzat jo dute, txakurrak eta zaintzen dituzten gizakiek bizi-ohitura eta ingurune berak izaten dituztelako, eta, beraz, balio du faktore horien eragina aztertzeko ere. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Txakurren obesitatean zerikusi handiena duen genea DENND1B izenekoa da, eta gizakiek ere badute gene hori bera. DENND1B genearen aldaera jakin bat duten txakurrek gainerakoek baino % 8 gantz gehiago metatzen dute. Edonola ere, ikertzaileek ohartarazi dute ez dela itu egokia argaltzeko botikenzat, funtzio biologiko garrantzitsuetan parte hartzen duelako.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia