}

Multimedia neurrira erabiltzeko

1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Singapurreko Singapore Airlines konpainiaren bezeroek bere gustu edota beharren arabera erabilgarri du jadanik multimedia-sistema indibiduala.

Bidaiatzea ez da sekula orain bezain entretenigarria izan. Ez guztiontzat ordea, Singapurreko Singapore Airlines konpainiaren bezeroentzat baizik. Izan ere, bidaiari bakoitzak bere gustu edota beharren arabera erabilgarri du jadanik multimedia-sistema indibiduala.

Eserlekuaren aurrealdean ezarritako pantailatxoan bideo-proiekzioak, informazio orokorra, telefono- eta fax-zerbitzuak, jokoak, eros-sareak eta abar luze bat aukeratu ahal izango du. Edonora zoazelarik ere, lehorrean eskaintzen zaizkizun zerbitzuak hegazkinatik bertatik eskura daitezke, hala nola, hotel-erreserbak egin edota zinerako txartelak erosi.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia