}

Moskitoak nonahi

1988/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Animalia batzuen moldagarritasuna gauza harrigarria da. Gainera hauetako batzuk gizakiaren ekintzen ondorioez ederki baliatzen dira; kaioak eta arratoiak lekuko. Gauza beretsua esan liteke moskitoez. Ezaguna zen moskitoek ur geldiak, urmael, putzu, aintzira eta antzekoak behar dituztela arraultzak errun eta ugaltzeko.

Quebec-eko unibertsitateko ikerlari batzuek utzitako pneumatiko zaharrak moskitoak ugaltzeko toki ezinobeak direla aurkitu berri dute. Euritetan pneumatikoen barne aldean metatutako ura oso gustokoa dute moskitoek erruteko eta larbak hazteko. Zenbait animaliarentzat gizakiaren zabarkeria kalte baino gehiago mesede da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia