}

Indiak hondamendiaren arriskua du

1997/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euriak huts egiten badu, Indiako populazioaren zati handi ba gosez hol daiteke. Delhiko Fundazio Ekologikoak eta Erresuma Batuko Food Group koalizioak Indiako egoera kezkagarria azaltzen duen erreportaje bat argitaratu dute.

In the Famine Trap izeneko ikerketak dioenez, Asiako herrialde honetan gosete larri bat zabaltzeko arriskua dago. Jendez gainezka dauden lurraldeak eta soroen degradazioak Indiako janari erreserba hondatzen ari da.

"Indian montzoi txar bat edo bi ematen badira krisialdi ikaragarria etorriko da." Devinder Sharma adituaren hitz hauek esanguratsuak dira guztiz. Sharma gaineratu duenez, arazo larriena Punjab eta Haryana nekazaritza- erregiotako lurzoaren degradazioa da.

Ur-eskasiak nekazaritza-ekoizpena egoera tamalgarrian utz dezake. Indian bost urtetik beherako umeen erdiak desnutrizioa du Unicefeko datuen arabera. Montzoiak huts eginez gero, milioka haur gosez hilko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia