}

Ilargi urdina San Inaziotan

2004/07/29 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Larunbat honetan Ilbetea da. Eta uztailean beste Ilbete bat ere izan genuen, 2an hain zuzen. Beraz, 31koa hil bereko bigarren Ilbetea da. Bada, Estatu Batuetan, bigarren horri ilargi urdina deitzen diote.

Halaber, oso noizean behin gertatzen den zerbait berezia, arraroa edo bitxia izendatzeko ere erabiltzen dute esamolde hori. Izan ere, oso arraroa da hilabete batek bi Ilbete izatea. Hilabete gehienek 30-31 egun izaten dituzte, eta Ilbetea 29 egunez behin izaten da; beraz, litekeena da hilabete batean bi egokitzea, baina ez da arrunta.

Hala ere, egiaz izan zen ilargia urdin egon zen garai bat. 1883an, Indonesiako Krakatoa sumendia lehertu egin zen. 660 km-ra, kanoikada baten adinako danbatekoa entzun zuten, eta errautsak atmosferaren mugara iritsi ziren.

Errauts horietako partikula batzuek mikroi bateko diametroa zuten. Neurri horretako partikulek argi gorria sakabanatzen dute, eta beste koloreetako argiari pasatzen uzten diote. Ilargiak bidalitako argi zuria, onorurdin bihurtzen zen errauts-hodeiak zeharkatzean, eta batzuetan baita berde ere. Horregatik ikusi zuten ilargia urdin edo berde. Eguzkiari ere eragin zion erupzioak, eta sasoi hartan eguzki morexka ikus ahal izan zuten batzuetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia