}

Herbiboro handiek tundrako biodibertsitatearen galera moteltzen dute

2023/06/23 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

herbiboro-handiek-tundrako-biodibertsitatearen-gal
Idi musketadunak Groenlandian. Arg. Eric Post

Tundrako biodibertsitatearen galera motelago ari da gertatzen herbiboro handiak dauden lekuetan. Ondorio horretara iritsi dira 15 urtez tundrako biodibertsitatearen jarraipena eginda. Science aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Ikertzaileek ikusi dute, 2002 eta 2017 bitartean, tundrako biodibertsitateak behera egin duela, tenperatura igotzearen ondorioz. Baina, argitu dute alde nabarmena dagoela herbiboro handiak, hala nola elur-oreina eta idi musketaduna, egon edo ez. Hain zuzen ere, ikusi dute herbibororik ez zegoen sailetan biodibertsitatea bi aldiz azkarrago galdu zela.

Gainera, ikusi dute herbiboroen dibertsitatea ere garrantzitsua dela, espezie bakoitzak desberdin kimatzen baititu landareak, eta horrek on egiten baitio biodibertsitateri. Hala, ikertzaileek iradoki dute herbiboroen aniztasuna sustatzeak lagun lezakeela berotze klimatikoaren ondorioak arintzen.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia