Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilaben
2021/10/11 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Astero, zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 10-16 urte bitarteko Bilbo, Elgoibar, Soraluze eta Tolosaldeko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera.
Abian da Elhuyarrek Bilbo, Elgoibar, Soraluzeko udalarekin eta Tolosaldea Garatzenekin batera martxan jarritako Bizilabeko ikasturte berria. Bosgarren urtez, neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe aisialdi-eskaintzan.
Urritik maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektu bat garatuko dute taldeka, eta zenbait ikertzaile profesionalen bisita jasoko dute horretarako.
Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, asteburuetako tailerrak, Bizilabe azoka, Bizilabeko gazteen topaketa, etab.
Oraindik ere badago izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena:
- Bilbo:
- Deustu: https://labur.eus/z6M54
- Otxarkoaga: https://form.jotform.com/212773476888070
- Elgoibar: https://labur.eus/Ylzy3
- Soraluze: https://labur.eus/FjdyR
- Tolosaldea: https://labur.eus/q318N
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia