}

Bizilabe 2021-2022, zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

2021/05/19 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Izen-ematea ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizilabe Bilbo, Elgoibar eta Soraluzeren webguneetan.
bizilabe-2021-2022-zientzia-jardueretan-izena-emat

 

Elgoibar, Bilbo eta Soraluzeko Udalek Elhuyarrekin batera sustatuko Bizilabe aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Ekimen honen bitartez, eta laugarren urtez jarraian, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.

2021eko urritik 2022eko ekainera, 10-16 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, tokian tokiko Bizilabe egoitzetan. Ikasturtean zehar, alor desberdinetako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte, eta talde lanean proiektuak garatuko dituzte, ikertzaile profesionalen gidaritzarekin.

Bizipenak eta komunitatea

Bizilabe egitasmoan, tokian tokiko ikastetxe, herriko eragile, ikerketa-zentro eta enpresekin jardungo dute lanean. Izan ere, STEM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) bultzatzea komunitateko apustua da.

Bide horretan, Bizilabeko gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte eta ikertzaileekin harremanetan izango dira. Horrez gain, hainbat zientzia-jarduera antolatuko dira herrietako eragileekin elkarlanean. Horren erakusgarri, ikasturte honetan arrakasta handiz ospatu den Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna edo herrietako ikastetxeetan egin diren zientzialarien topaketa eta tailerrak.

Izen-emateak zabalik

Ikasturte berrian izena emateko lehenengo txanda ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta webgunearen bidez egingo da. Ekainaren 10etik aurrera, libre geratu diren plaza horietan izena emateko aukera zabalik utziko da.

Eman izena Bizilaben!