Euskal Herriko gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan
2021/06/07 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakutsi zituzten. Egoera dela eta, 20 talde finalistek soilik hartu zuten parte Bilboko azokan, nahiz eta 110 proiektu aurkeztu diren urtean zehar; proiektu guztiak daude ikusgai webgunean.
UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko zenbait ikerketa-proiektu ere erakusgai egon ziren.
Sariak eta irabazleak
Areatzan proiektua aurkeztu zuten talde guztiek jaso zuten saria. Goizean, Areatzako eremuan bertan, 13 taldek Elhuyar Zientzia Azokaren sareko ikerketa-zentroetan egiteko egonaldi tutorizatuetarako aukera eskuratu zuten. Hemen dago sari horren bizipena egingo duten taldeen zerrenda.
Arratsaldean, Bilbon bertan, baina Zabalgune eraikinean, beste zientzia-azoketarako akreditazioak eta Bizkaia Talent-eko beka banatu ziren. Hemen jasota daude beste azoketarako izendatuak eta beka jasoko dutenak.
Proiektu ikusgarriak, landuak, ondo garatuak eta azalpen oso egokiekin ikusi genituen larunbatean, baina webgunean jasotako guztiak ere halaxe dira.
Bestalde, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra onlineko ekintzak egin dira eta guztien emaitzak webgunean daude: STEAM tailerrak, eikertzaileekin elkarrizketak eta topaketarako STEM profesionalekin grabatutako proiektuak.
Zorionak parte hartzaile guztiei eta eskerrik asko eginiko lan onagatik!
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia