Elhuyar Zientzia Azoka 2022, ekainaren 2tik 5era
2022/05/27 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Azokaren 10. edizioa izango da 2022koa, eta Bilboko Areatzako kaian egingo da
Ekainaren 2tik 5era, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle-taldeek 150 proiektu erakutsiko dituzte.
Azoka, Bilbon
- DATA: 2022ko ekainaren 2tik 5era
- LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan
- EKINTZAK:
- Gazte-taldeen proiektuak, ostegunetik igandera
- Ikertzaile profesionalen proiektuak, eremu nagusian. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko ikerketak eta CFM-Polymat, Tecnalia eta BCMaterials zentro teknologikoetako ikertzaileen standak
- Ikuskizunak
- osteguna, ekainak 2: Matriuska antzezlana (17:00etatik 18:00etara)
- larunbata, ekainak 4: Adrenalina, zientzia-ikuskizuna (17:00etatik 18:00etara)
- igandea, ekainak 5: Zientzia ikusgarria, zientzia-ikuskizuna (14:00etatik 15:00etara)
- eta beste hainbat ekintza osagarri
ZATOZ eta GOZATU ZIENTZIAZ!
Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia