}

Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dute

2017/05/09 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

cannabinoideek-sagu-heldu-eta-zaharren-ikasteko-ga

Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dutela ondorioztatu dute Nature Medicine aldizkarian argitaratu duten lan batean. Emaitzek iradokitzen dute THC kannabinoidea (marihuanaren osagai psikoaktibo nagusia) dosi txikian hartzeak lagun dezakeela zahartzearekin lotutako galera kognitiboari aurre egiten. Dena den, ikertzaileek ohartarazi dute oraindik ezin dela jakin beste espezieetan ere izango duen saguetan ikusitako efektua.

Orohar, kannabinoideak kalte kognitiboekin lotzen badira ere, ez dago argi garuna zahartu ahala nolakoa den eragin hori. Izan ere, beste ikerketa batzuetan ikusi da adinarekin gutxitu egiten dela garuneko endokannabinoideen sistemaren jarduera.

Sagu gazteetan, helduetan eta zaharretan THCren dosi txikiko tratamendu jarraituak zer eragin duen aztertu dute orain ikertzaileek. Eta ikusi dute sagu gazteetan memoriari eta ikasteko gaitasunari kalte egiten diela, eta, helduetan eta zaharretan, berriz, hobetu. Gainera, frogatu dute hobekuntza hori lotuta dagoela garuneko eremu batean gene-espresioa areagotzearekin. Hain zuzen ere, THCrekin tratatutako sagu helduen eta zaharren gene-espresioa sagu gazteen mailakoa izan zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia