Elhuyar zientziaren komunikazioa

Biologia

Orain arteko fosil zaharrenak aurkitu dituzte

2016/09/01

Orain arteko fosil zaharrenak aurkitu dituzte

Groenlandiako hegoaldean, Isuan, 3.700 milioi urteko estromatolitoak aurkitu ditu Wollongongeko Unibertsitateko (Australia) ikertzaile-talde batek. Hala, orain arte topatu diren bizi-arrastorik zaharrenak bihurtu dira. Estromatolitoak, hain zuzen, mikroorganismoek sortutako karbonato-geruzez osatuta daude, eta orain arte ezagutzen ziren zaharrenek

...

Maitea, zer usain gozoa darion zure larruazalari!

2016/09/01

Maitea, zer usain gozoa darion zure larruazalari!
Hasteko, aitortu behar dizuet anosmikoa naizela, usaintzeko ezindua dagoen sudur handiko euskalduna naizela. Usaimenarekiko nolabaiteko hurbilketa izan zen niretzat Suskinden Perfumea eleberriko Jean-Baptiste Grenouilllen jaiotzaren pasartea. Pariseko arrain-azoka batean jaio da gure pertsonaia, arrain-erraien kirats artean, liburuaren hasiera benetan zirraragarrian. Hori narda! Gerora, Jean-Baptiste, usainik gabeko gure hiltzailea, beretzako usainaren bila biziko da, neska gazteen gorpuetatik usainak lapurtuz. Eta nire galderak dira: zergatik darie arrainei halako kiratsa? Eta ba al dugu norbanakook gurea bakarra den usain, perfume, lurrin, sundarik…?

Elena Vecino Cordero: “Biologiaren erronka handiena garunaren funtzionamendua azaltzea da”

2016/09/01

Elena Vecino Cordero: “Biologiaren erronka handiena garunaren funtzionamendua azaltzea da”
Bi galderari erantzuteko eskaerak guztiz lanpetuta harrapatu du Elena Vecino. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan, beti laguntzeko prest dagoen horietakoa baita. Hori bai, denbora behar izan du erantzunak emateko, eta ez bakarrik lanak tarterik uzten ez ziolako, baizik eta zailak, oso zailak, iruditu zaizkiolako. Ondo pentsatutako erantzunak dira bereak, beraz.
Groenlandiako marrazoa, bizitza luzeena duen ornoduna
 

Groenlandiako marrazoa, bizitza luzeena duen ornoduna

2016/08/11

Gutxienez 400 urte bizi daiteke Groenlandiako Marrazoa, Science aldizkarian argitaratu berri duten lan baten arabera. Hala, ezagutzen den bizitza luzeena duen ornoduna izango litzateke.

Groenlandiako marrazoa (Somniosus microcephalus) Atlantikoko iparraldeko ur hotzetan bizi da, eta bost metrotik gora izatera irits daitezke. Ikertzaileek oso gutxi

...
Enbrioi-zelulak zer izango diren, haien indarraren arabera
 

Enbrioi-zelulak zer izango diren, haien indarraren arabera

2016/08/03

Enbrioietako zelulak plazentaren edo umekiaren parte izatea zelulen uzkurtzeko gaitasunaren arabera dagoela ondorioztatu dute European Molecular Biology Laboratorie-ko ikertzaileek. Sagu-enbrioietan ikusi dute gehien uzkurtzen diren eta dantzatzeari uzten ez dioten zelulek umekia osatzen dutela. Naturen argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak.

Enb

...

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia