}

Azken Ariane 4-aren hegaldia atzeratu egin da

2003/02/12 Elhuyar Zientzia

Azken Ariane 4 kohetea gaur jaurtitzekoa zen arren, eguraldi txarra dela eta jaurtiketa biharko utzi dute. Bere xedea Intelsat 907 telekomunikazio-satelitea orbitan jartzea izango da.

Lehenengo Ariane 4-a 1998ko ekainean jaurti zen eta ordurako Ariane 1-ak baino hiru aldiz zama astunagoa jaurti zezakeen. Jaurtitzaile hau oso egokia da telekomunikazio-sateliteak eta Lurra ikuskatzeko sateliteak orbitan jartzeko.

Hala ere, Europako Espazio Agentziak (ESA) Ariane 5-ari egin nahi dio leku, handiagoa denez, zama astunagoak orbitan jartzeko gai baita. Baina Ariane familiako kide berriena ez da oraindik behar bezain fidagarria; izan ere, bere jaurtiketetatik bitan lehertu egin zen eta beste bitan sateliteak ez zituen zegokien orbitan jarri. Hori dela eta, zenbaitek zalantzan jarri dute oraingoa Ariane 4 baten azken jaurtiketa izango ote den.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia