}

Arrautza ala narrastiak, zer izan zen lehenago?

2023/06/16 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

arrautza-ala-narrastiak-zer-izan-zen-lehenago
Arg. PxHere

Litekeena da lehen narrastiek arrautzarik ez jartzea, eta zuzenean kumeak jaiotzea. Horixe ondorioztatu dute ikertzaile batzuek, Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu duten lan batean

Orain arte, pentsatu izan da oskoldun arrautza giltzarri izan zela ornodunek uretatik lehorrera egiteko. Bada, 51 espezie fosil eta 29 espezie bizi aztertuta, ondorioztatu dute lehorreko ornodunen lerro ebolutibo nagusien (narrasti, hegazti eta ugaztun) arbasoek ez zutela arrautzarik jartzen, eta enbrioiak amaren barruan garatzen zirela.

Hain zuzen ere, ikerketa honen arabera, enbrioiak amaren barruan denbora batez mantentzea izan zen ornodunak lehorrera egokitzeko lehen giltzarrietako bat; eta ondoren etorri zen oskol gogorreko arrautza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia