}

Aisialdian, NASAri lagundu

2009/11/19 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Marteren irudi gehiegi ditu NASAk. NASAko adituek dagoeneko ezin dituzte bat banaka aztertu eta ikertu. Ez aztertuta, ordea, oso informazio baliagarria gal liteke. Bada, arazo horretatik ateratzeko bide bat bururatu zaie: aisialdirako joko bihurtzea irudi horien azterketa-lana.

Webgune bat sortu dute, jendea jolasean aritu dadin, Marteren ikertzaile izango balitz bezala. Hala, jokoetako batean, adibidez, NASAren irudiak aztertu eta sailkatu ahal izango dira, Marteren irudi edo mapa osoago bat sortzen laguntzeko. Beste batean, argazkietan ageri diren krater-talkak zenbatu beharko dituzte erabiltzaileek, ikertzaileei laguntzeko zehazten zer adinetakoak diren Marteko arrokak.

NASAko adituak ziur daude publiko orokorraren laguntzarekin askoz aurkikuntza gehiago egin ahal izango dituztela Marten ateratako argazkietan.

Irudiak: NASA, ESA, JPL, Caltech Jet Propulsion Laboratory

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia