}

"Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegia egingo da apirilaren 16an, Donostian

2024/03/21 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Oihane Cantero Dominguez, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzaileak, Adimen Artifizialaren alborapen kulturalen inguruko hitzaldia emango du eta, jarraian, informatika, irakaskuntza eta filosofia arloko profesionalen arteko solasaldia izango da. Streaming bidez jarraitu ahal izango da. 

 

adimen-artifizialaren-erronkak-teknologiaren-garap

Etikaren ikuspegitik, zer gatazka eta alborapen sortzen ditu adimen artifizialaren garapenak? Zer estrategia jarraitzen ari dira horiei heltzeko? Zer eragin izan ditzakete alborapen horiek hezkuntzan eta gizartean? Galdera horiei erantzungo diete datorren apirilaren 16an, "Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da. 

Egitaraua

  • 17:00 – 17:10

    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariaren agurra.

    • Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiaren agurra.

  • 17:10 - 17:20. Hitzaldia: Adimen Artifizialaren isuri kulturalak.

    • Hizlaria: Oihane Cantero Dominguez, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea.

 

  • 17:20 - 18:45. Mahai-ingurua: Adimen artifizialaren inguruko hausnarketa konpartitua: etikaren ikuspegitik, zer gatazka eta alborapen sortzen ditu adimen artifizialaren garapenak? Zer estrategia jarraitzen ari dira horiei heltzeko? Zer eragin izan ditzakete alborapen horiek hezkuntzan eta gizartean?

    • Moderatzailea: Guillermo Roa, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea (Norteko Ferrokarrila irratsaioaren gidaria).

    • Parte-hartzaileak:

      • Xabier Saralegi Urizar, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea.

      • Olatz Arbelaitz Gallego, EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta UEUko kidea.

      • Gorka Julio Hurtado, informatikari, irakasle, kooperatibista eta gizarte-ekintzailea.

      • Itziar Irigoien Garbizu, EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta UEUko kidea.

Bertaratzeko, edo online jarraitzeko, osatu formularioa.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta ​Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia