Zientzia animatua: Jurasikoko urpeko ontziak

2021/09/25 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Amoniteek ez zuten igeri egiten; propultsatu egiten ziren. Haien oskol kiribildua hainbat ganberaz osatuta zegoen, eta gorputza azkenengoan kokatzen zen. Baina bazuten sifunkulo izeneko organo bat, ganbera guztiak zeharkatzen zituen errai luze baten modukoa. Organo horren bidez ganberak gasez edo urez bete zitzaketen, gora edo behera joateko.

eu es fr en ca gl