Saguzarrak: koronabirusaren errudunaren bila

2020/05/02 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Adituen ustez, COVID-19aren pandemiaren jatorri biologikoa saguzarretatik kutsatutako birusak dira. Ideia hori da probableena, baina ez dago guztiz frogatuta hala denik. Joxerra Aihartza EHUko zoologoa zuhurra da; bere ustez, ez ditugu animalia askoren birusak ezagutzen, eta, beraz, ezin da ideia ziurtatu. Nolanahi ere, Aihartzak argi dauka zoonosi-prozesuak zergatik erraztu diren gaur egungo mundu globalizatuan. Orain, beldur da zientzialariek berek kutsatuko ote dituzten hemengo saguzar espezieak SARS-CoV-2 birusarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia