Pandemiaren argazkia

2020/04/04 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Pandemiaren mapa edo argazki erreala osatzea garrantzitsua da gaitzari aurre egiteko eta osasun publikoari dagozkion erabaki egokienak hartu ahal izateko. Horretarako gaitzaren distribuzioa eta kutsatu-kopurua jakin behar dira, kutsatu-foku nagusiak non kokatzen diren eta gaixotasuna nola ari den zabaltzen bai espazioari eta baita denborari dagokionez ere. Helburu horrekin Ignacio Garitano epidemiologoak, disziplina anitzeko beste 30 profesionalekin batera eta IO Fundazioaren laguntzaz erreminta erraz bat proposatu du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia