Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa egokira (Donostia Sustainability Forum)

2020/09/29 Elhuyar

Iraunkortasunaren definizioa gogoraraziz eta haren inguruan gogoeta eginez abiatu zuen solasaldia Arantza Aldezabalek. Ana Galarragaren galderei erantzunez, klima-larrialdiaren testuinguruan duen konplexutasun multidimentsionalaz aritu zen, eta lehen sektorearekin lotu zuen, elikaduraren burujabetza eta ekonomia zirkularra aipatuz, besteak beste.

Azkenik, bere ustez kudeaketarako eskala egokia zein den azaldu zuen Aldezabalek, eta hori lortzeko gakoak ere aurreratuko zituen.