COVID-19aren izurria argitzen (8. atala)

2020/04/08 Elhuyar

Elhuyar zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta prestatu du, martxoaren 30ean hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena.

8. atala: Tratamenduak proban

Birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errezago baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.