COVID-19aren izurria argitzen (7. atala)

2020/04/07 Elhuyar

Elhuyar zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta prestatu du, martxoaren 30ean hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena.

7. atala: Birusaren mutazioak

Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.