Popeyeren mitoa
2015/07/06 Iturria: Norteko Ferrokarrilla
Popeyek espinakak jaten zituen indarra izateko. Zergatik? Ba, ustez, burdina asko dutelako espinakek. Hala ere, espinakek ez dute beste barazki baino burdina gehiago. Oso zabalduta dago XIX. mendean zientzalari batek gaizki idatzi zuela espinaken burdinaren datua eta horregatik uste izan da burdina asko dutela. Baina hori mito bat izan daiteke; akats horren iturririk eman duenik ez da ezagutzen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia