Merezimendu saria: Jose Mari Elortza
2012/05/09 Iturria: Norteko Ferrokarrilla
Bizitza oso bat kimikako eta fisikako testuak euskaraz idazten. Jose Mari Elortza bergararra aitzindaria izan da zientzia euskaraz idazten. Beste lagun batzuekin idatzi zituen 1970eko hamarkadan unibertsitatean erabiltzeko lehen testu-liburuak euskaraz. Kimikako ikasleen artean ezagunak dira, adibidez, "Kimika Fisika Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak. Horregatik, eta ibilbide profesional osoarengatik eman diote merezimenduzko CAF-Elhuyar saria aurtengo edizioan. Eta gurekin egon da irratian.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia