Ekosfera (2025-06-04)
2025/06/06 Iturria: ekosfera
V. denboradliaren 39. saioa: abiatu gara Goi Paleolitoko migrazioen azken ikerketa baten berri ematen, besteak beste, EHUko Alvaro Arrizabalagak egin duena. Gero, auditoria energetikoak ezagutu ditugu Goienereko Oier Etxebarriaren eskutik. Batetik, gure etxea edo beste edozein eraikinak energia kudeatzeko modu optimoa helburu duen diagnostiko bat da. Bestetik, bertan bizi garenon bizimodua eraginkortasun energetikoa lortzeko bideak identifikatzeko balio du. Eta saioa bukatzeko sodiozko bateriei buruz hitz egin dugu, litioa erabiltzearen arazoei aurre egiteko ordezko aukera bat direlako. Txinan, adibidez, scooter elektrikoetan sustatzen ari dira sodio-ioizko baterien erabilera. Eta Europan eta hemen ere, Euskal Herrian, ikerketa-lerro handia ere bada hainbat zentro teknologikotan.


Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia