Ekosfera (2025-05-21)
2025/05/23 Iturria: ekosfera
V. denboraldiaren 37. saioa: BC3 zentroak zabaldutako albiste batekin hasi gara. Hiri askotan ingurumen-planek duten arazo bat topatu dute ikertzaileek, alegia, planifikazio egokiak izaten diren arren, hiri gehienetan ez zaio planari behar den jarraipena ematen. Gero, Irati Diez Virto dibulgatzaileak bi istorio ekarri dizkigu, poluzioa eta animaliak lortzen dituena. Istorio bitxiak. Batetik, kopetazuriek plastikoak erabiltzen dituztela kabiak egiteko, eta kasu batzuetan horrek haien jokabidea aldatu duela. Eta, bestetik, izokinen migrazioan substantzia lasaigarriek duten eraginari buruzko istorio bat.


eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia