#50 UHIN ULTRAMOREAK: Otsoaren balioa
2025/05/28 Iturria: uhin-ultramoreak
Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nola nahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean. Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izan daitekeela arrazoitu dute. Kastoreak ere aipatu dituzte atal honetan, eta natura sistema konplexua eta integrala dela gogorarazi dute. Bide batez, egia ote da limoi-ura baraurik edateak gantza erretzen laguntzen duela?
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.




Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia