}

#06 UHIN ULTRAMOREAK: Bestelako adimenak

2023/01/18 Iturria: uhin-ultramoreak

Ikuspegi antropozentrikotik, giza adimenak ez du parekorik. Alabaina, beste espezie batzuek ere adimen handia dute: olagarroak, elefanteak, beleak, inurriak… Haien garunek, gureekin alderatuta, egitura oso desberdinak badituzte ere, konplexutasunean pertsonaren garunaren antzekoak dira, eta guk ez ditugun gaitasun batzuk ere badituzte. Horrez gain, gizakion garuna txikitzen ari dela ikusi dute zientzialariek, adimen kolektiboa handitzen den heinean. Kontu harrigarri horiei buruz aritu dira Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak.

Uhin ultramoreak podcastaren 6. atalean, soinu-misteriotsua argitzea ere proposatzen dizute, eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzea.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia