2019/11/30
Kolokan dago ordenagailuen etorkizuna. Gero eta transistore txikiagoak egiten ari dira, eta, horri esker, makina ahaltsuagoak merkaturatzen dira. Baina miniaturizazio hori mugara iristen ari da, eta beste estrategia bat bilatu behar da. Horretan dago Intel konpainia handia, hainbat teknologia berri probatzen eta garatzen. Haietako bat, MESO logika izenekoa, Donostiako CIC ...2019/03/20
Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat.
2018/12/21
1968 urtera joan gara. Informatika oso urruti dago gaur egun duen egoeratik, eta hala ere oso aurreratuta zegoen zenbait kontuta, maila altuko programazio-lengoaiietatik adibidez.
2018/11/30
Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu matematikoez harago. Eztabaidaezina da lan harrigarria egin zutela eta aurreikuspen miragarria izan zutela. Eta bereziki aipatzekoa da Lovelaceren lorpena, aintzat hartuta garai hartako emakumeen egoera zein zen.