Elhuyar zientziaren komunikazioa

Genetika bideoak

Bonobo emeen sexu-harremanak, jokabide ez-heterosexualak eta geneak, eta katu klonatua

2019/09/25

Bonobo emeek sarriago izaten dituzte sexu-harremanak elkarren artean, arrekin baino. Horrek haien arteko elkarlana sendotzen du. Bestalde, pertsonetan, azterketa genetiko handi bat egin da geneen eta jokabide ez-heterosexualen arteko harremana ikertzeko. Eta klonatutako katuak jatorrizkoaren antzik ez duela ere azaldu du Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek, ETB1eko Ahoz aho saioan.

Zer da akromatopsia?

2018/10/27

Pingelap atoloian, Mikronesian, akromatopsia-kasuen proportzio handi bat dago, alegia, zuri-beltzean ikusten duten pertsonena. Horren jatorria XVIII. mendeko tifoi batean izan zen; ekaitzak populazioa txikitu zuen, baina akromatopsia zuen pertsona batek iraun zuen bizirik. Bere ondorengo asko dago gaur egun Pingelapen, eta haien zuri-beltzaren kultura garatu dute.

Atariko proba: Koldo Garcia, biologoa

2017/10/07

Koldo Garcia Etxebarria bilogo konputazionala da. Elkarrizketa pertsonal hau bere lantokiaren atarian, Biodonostian, egin diogu. Gaindituko ote du Atariko proba?

Genetika aurreratua txakolina hobetzeko

2017/02/18

Ardoaren ezaugarrietan eragina du mahastiaren lurrak. Lurrean dauden mikroorganismoak dira horren erantzule. Mikroorganismo horiek identifikatzeko proiektu bat ezagutuko dugu, teknika berri bat darabilena, gainera.

Txapeldunak, izatez ala izerdiz?

2017/01/21

Kiroletako lesioek oinarri genetikoa dutela kontuan izanda, korrikalari eta txirrindularien lesio-arriskua ezagutzeko teknika bat ezagutuko dugu. Etxean bertan egin daiteke proba KirolDNAk eskaintzen duen kita erabilita.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia