Ana Zubiaga, 2020ko Elhuyar merezimendu saria

2020/05/02 Elhuyar Iturria: Teknopolis

CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia aste honetan ospatzekoa zen, baina bizi dugun osasun-krisiaren erruz, ezinezkoa izan da. Halere, merezimendu saria norentzat izango den jakinarazi dute dagoeneko, eta aspaldiko ezaguna dugu Teknopolisen: Ana Zubiaga Elordieta, EHUko genetikako katedraduna. Hain zuzen, zientziaren dibulgazioan egiten duen lana aitortu dio epaimahaiak. Solasaldi birtual bat izan dugu berarekin eta, besteak beste, galdetu diogu nolako zientzia irten beharko litzatekeen krisialdi honetatik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia