Elhuyar zientziaren komunikazioa

Fisika audioak

GrapheneWeek

2018/09/18

Grafenoari buruzko kongresu batean izan gara, GrapheneWeek-en, Amaia Zurutuza Garphenea institutuko zuzendari zientifikoarekin, Galdera da: zertan da material liluragarri horren ikerketa gaur egun? Azken berriak zein diren galdetu dioguu Zurutuzari, eta ikusi ahal izan dugu nolako giroa dagoen grafenoa ikertzen dutenen artean.

Olatuak: surf eta energia

2018/06/25

Surflariek bilatzen dituzten olatu handienak oso energetikoak dira. Nazaré herrian, adibidez, 30 metro altu diren olatuen gainean aritu izan dira surfean, eta zientzialariek kalkulatu dute olatu horietako baten energia nahikoa dela milioika telefono mugikor kargatu ahal izateko.

Vacuum

2018/06/21

Vacuum bideoak irabazi du OnZientzia lehiaketa. Patxi Razkin, iazko edizioaren irabazleak berak irabazi du aurten. Bideoan kontatzen digu atomoaren zati handiena hutsunea dela, eta horrek ondorio interesgarriak ditu. Adibidez, elkar ukitzen dugunean, ez garela benetan elkar ukitzen ari.

Kromatografia, koloreetatik kimikara

2018/05/15

Koloreen ataletik abiatuta, kromatografiara egin dugu salto, nahastutako substantziak banatzeko teknika bat. Oskar Gonzalezek azalduko digu zergatik izenak egiten dien erreferentzia koloreei, eta nolakoa den teknika hori gaur egun.

Nd, Pr eta iman indartsuak etxean

2018/05/01

Kuantikaren bitartez, taula peruiodikoaren sotoetan sailkatuta dauden bi elementu ezagutu ditugu, Txoni Mtxainekin batera: neodimioa eta praseodimioa. Iman indartsuak egiteko lehengaiak dira, eta ia ziur neodimio pixka bat etxean bertan dugula. Propietate harrigarriak, eta anekdota entzungarriak, bi elementu hauen kontura.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia