Elhuyar zientziaren komunikazioa

Biologia audioak

Ionan Marigomezen ametsa

2019/04/25

Itsas Lamiaren txokoan, Ionan Marigomez ezagutuko dugu: EHUko biologoa, toxikologoa, histologoa eta itsasoko zientzian ere aditua. Eta, batez ere, Plentzian itsas estazio bat erikitzeko ametsa izan zuen, eta amets hori betetzea lortu zuen.

Itsas estazioen historia

2019/04/17

Gaur, itsas estazioen historia kontatu digu Ibon Cancio itsas biologoak. Nola eta zergatik sortu ziren eta nola aldatu diren historian zehar.  Ibonek Plentziako Itsas Estazioan egiten du lan (PIEn), eta zentro horren parekoak diren estazioen historia aztertzen ari da.

Itsas lamiaren txokoa

2019/03/11

UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak.

Sagastietako bioaniztasuna

2019/02/01

Aranzadiko Iñaki Sanz biologoak sagastietako bioaniztasunari buruz hitz egin digu. "Sagastien zaindari txikiak" artikulua argitaratu zuen Argian, eta horrek bidea eman digu sagarrondoen alde biologikoari buruz hitz egiteko.

Izen zientifiko xelebreak

2018/07/03

Saioa bukatzeko, biologoen mundura sartuko gara, jolastera. Bizidunak sailkatuta dituzte izen zientifikoak erabilita, eta batzuetan oso izen xelebreak erabiltzen dituzte. Guk haietako batzuk bildu, eta gurera ekarri ditugu. Esate baterako; bada Abra cadabra izena jaso zuen txirla bat. Izen bitxia. Hala ere, gaur egun Theora mesopotamica  izenarekin dago sailkapen taxonomikoan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia