Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astrofisika artikuluak

Energia handiko neutrinoen lehen iturria aurkitu dute: blazar bat
 

Energia handiko neutrinoen lehen iturria aurkitu dute: blazar bat

2018/07/12

Energia handiko neutrinoen iturri bat aurkitu dute, 3.700 milioi argi-urtera dagoen galaxia batean. Eta litekeena da izpi kosmikoen iturri ere izatea. Izan ere, izpi kosmikoak duela ehun urte aurkitu baziren ere, ez dakigu zein den haien jatorria, baina uste da energia handiko neutrinoak sortzen diren prozesu beretan sor litezkeela.

2017ko irailar

...
Artizarreko azalaren eta atmosferaren arteko elkarrekintza agerian jarri dute
 

Artizarreko azalaren eta atmosferaren arteko elkarrekintza agerian jarri dute

2018/06/20

Artizarraren atmosferan iaz Akatsuki misioak behatutako hodei-egitura misteriotsu baten izaera argitu dute. Izan ere, hodei-egitura hori egonkor azaltzen zen azalarekiko, eta hori harrigarria zen, Artizarraren atmosferak supererrotazioa duelako. Hain zuzen, planetak 243 egun behar ditu bere buruari bira bat emateko, eta, atmosferak, berriz, 4 egun

...
Lau emakumek eta hiru gizonek jasoko dituzte Kavli sariak
 

Lau emakumek eta hiru gizonek jasoko dituzte Kavli sariak

2018/06/04

Iragarri dituzte Kavli sarien irabazleak. Hiru arlotako ikerketak aitortzen dira sari horien bidez: Astrofisika, Neurozientzia eta Nanozientzia. Guztira, zazpi saritu dira aurten, eta haietako lau emakumeak dira.

Astrofisikako Kavli saria jasoko duena da bat: Ewine van Dishoeck. Astrokimikan egindako ekarpenagatik saritu dute; bereziki, izarrartek

...
Dozena bat zulo beltz txiki, gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan
 

Dozena bat zulo beltz txiki, gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan

2018/04/11

Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo beltz txiki detektatu ditu Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek. Zulo beltzek igorritako X izpiak neurtuz jakin dute, Chandra Behatokiak 12 urtez egindako 1,4 milioi behaketa aztertuta.

X izpiak nano zuriek eta baita gala

...
Stephen Hawking hil da
 

Stephen Hawking hil da

2018/03/14

Zientziaren ikono bat hil da: Stephen Hawking. 76 urterekin hil da, Cambridgeko bere etxean. Unibertsoaren legeak argitzeko lan handia egin zuen, eta hamaika sari jaso zituen aitorpen gisa. Ikertu zituen astroen artean, zulo beltzak dira aipatuenak.

Zulo beltz bat singularitate bat da matematikoki: espazioko gune bat, non masaren dentsitatea infin

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia